Aste txuri-urdina

Ataria 2020ko martxoaren 10a

Txapeldunen garaipen historikoa oroitzeko erretilua atera zuen Atariak eta aste honetan deskontu bereziak egingo ditu.

Realeko neskek Kopa irabazi zuten iaz eta garaipen historikoa oroitzeko erretilua egin dute ATARIAk eta HITZAk. Emakumeen taldearekin egin den lehen erretilua da, 2019ko maiatzaren 11n Granadan gertaturikoa ez ahazteko.

                                 

Aste honetan ordea, zerbait berezia egin nahi izan dugu ATARIAn, eta aste txuri-urdina antolatu dugu. Horregatik, bandejak prezio berezian jarri ditugu: Atarikideentzat 5 eurotan (lehen 8€) eta gainerakoentzat 9 euro (lehen 12€). Eta, bi erosita, hirugarrena opari!

Ez galdu aukera, zatoz Atariaren bulegora (San Esteban, 20. Tolosa) eta eskuratu zurea!  

Informazio guztia, hemen: 943 65 56 95.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!