ASTEKARIAREN DENBORALDI BERRIA

Denon eskura, astekari berriaren lehena

Ataria 2020ko martxoaren 8a

Ostiralean argitaratu zuen Ataria-k bere astekaria berriturik, inprentako kalitatearekin eta diseinu berritzailearekin. Aurrerantzean ostiralero harpidedunek produktua gaurkoturik jasoko dute.

Denboraldi berriko lehen zenbakia denon eskura dago hemen.

Hobetzen jarraitzeko

Gero eta Atarikide sarea zabalagoa izan, orduan eta berrikuntza zein hobekuntza gehiago eskaintzeko aukera izango du Ataria-k. Horretarako, Atarikide egitea ezinbestekoa da. Bi modutako harpidetzak daude, bakoitzak berarentzako egokiena dena aukera dezan:

  • Aldizkari berria etxean jasoz, Tolosaldeko herritar orok horretarako aukera du.
  • Bertsio digitalean, PDF formatuan irakurtzeko. 

Guztien babesa ezinbestekoa delako, zu ere egin Atarikide.
#EgitenDuzunaGara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!