Josi eta josi, Tolosaldea feminista eraikitzeko bidean lanean ari da Tolosaldeko Asanblada Feminista. Antolatu indarrak, batu borroka feministara lelopean, igandean, Emakumearen Nazioarteko Egunean, kalera aterako dira, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, «matxismoaren kontra eta bizitza duinen alde». Hala, bezperan, martxoaren 7an, emakumeen festa egingo dute, esaterako, Anoetan. Aurten plantorik ez dute egingo, baina, beste behin, kaleak hartuko dituzte igandean, «heteropatriarkatu kapitalistari eta indarkeria matxistari bizkarra emateko». Emakumeak elkartu, eta ospatzeko ere baliatuko dute eguna, eskualdeko herrietan.
OTORDUAK, ELKARTZEKO
Ostiralean afaria egingo dute Albizturren. 21:00etan Ostatuan elkartuko dira, baina aldez aurretik izena eman behar da udaletxean, eta bihar eguerdian bukatzen da epea. Altzon ere afaria egingo dute herriko emakumeek, eta izena emateko azken eguna biharkoa da; udaletxeko 943 65 24 13 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko.
Eta Alkizan ere, nazioarteko egunaren bezperan egingo dute afaria herriko Ostatuan. Txartelak bertan erosi daitezke. Larraulen ere ez dute hutsik egingo, eta emakumeak elkartuko dira afaria egiteko, eta 21:00etan dute hitzordua Ostatuan. Izena emateko 691 197 574 telefono zenbakira deitu behar dute.
Amezketako Ugarte auzoan larunbatean elkartuko dira emakumeak bazkaltzeko, eta 14:00etan izango da Goikoetxea-enean. Bazkarira joan nahi duenak biharkoa izango du apuntatzeko azken eguna.
Orendainen martxoaren 8an, igandean, elkartuko dira emakumeen bazkaria egiteko, eta herriko Ostatuan 14:00etan izango da. Joan nahi duenak, ordea, osteguna du izena emateko azken eguna; Ostatuan bertan edo udaletxean. Ikaztegietan Herrigintza elkartean egingo dute bazkaria, bakoitzak bere otordua eramanda. Joateko asmoa duenak izena eman behar du osteguna baino lehen, 615 720 617 telefono zenbakian.
Baliarrainen Zartagi jatetxean bazkalduko dute, eta bertan erosi beharko da igandeko bazkarirako txartela. Amezketarren kasuan, igandean, 14:30ean, egingo dute bazkaria Zazpi-Iturri elkartean, eta bazkaritarako txartelak herriko tabernetan eta udaletxean daude salgai, osteguna bitartean.
Lizartzan ere, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, bazkaria egingo dute igandean, Ostatuan, eta bihar bukatzen da udaletxean edo Ostatuan izena emateko epea.
ASTEBURU AURREKO MARTXOAREN 8RA BEGIRAKO EGITARAUA
Martxoak 3, gaur
Irura.Emakumea eta Artea: Frida. Serigrafia tailerra, feltrozko apaingarriekin, Aitziber Alonsoren eskutik. Zaintza zerbitzua egongo da. Gela borobilean, 18:30etik 20:00etara.
Zizurkil.Martxoa Aiztondon ekitaldiz blairen barruan, 18:00etan, Kattalin Minerrekin Moioliburuaren tertulia, Plazida Otaño liburutegian.
Martxoak 4, asteazkena
Tolosa.M8. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, mahai ingurua: Kolonialismoa-Arrazakeria-Feminismoa. Tolosaldeko Asanblada Feminista, Mujeres del Mundo, Mujeres No Domesticadas eta Plataforma Rosa Cortes por la Memoria Gitana. Ana Sanz, Emilia Larrondo, Liz Quintana eta Silvia Agüero hizlariak, Eider Olazarrek moderatuko ditu. 19:00etan, kultur etxean.
Martxoak 5, osteguna
Irura.Ah! Nolako neskak!ipuin kontaketa, 2011tik 2015era bitartean jaiotakoentzat. Bego Alabazan izango da ipuin kontalaria, 17:00etan, liburutegian.
Aduna.Martxoa Aiztondon ekitaldiz blai-en barruan, 19:00etan, Sexijentziak bakarrizketa, liburutegian.
19:30
Altzo. Martxo Morearen barruan,
Mundu mina hitzaldia, Agurtzane Belauntzaran bidaiarekin. 19:30ean, Batzarremuñon.
Amezketa.Martxoaren 8aren barruan, kantu-poteoa egingo dute, Arkaizpe tabernatik 19:00etan hasita.