Miren Larrarte soilik sailkatu da finalerdietarako

Ataria 2020ko martxoaren 2a

Eskualdeko bost pilotari aritu dira lehian Emakume Master Cupeko final-laurdenetan.

Emakume Master Cup Binakako Txapelketako final-laurdenak jokatu ziren asteburuan, bai pilota goxoarekin eta baita pilota mistoarekin ere. Eskualdeko ordezkarietatik aurrera egin duen bakarra Miren Larrarte bidaniarra izan da, pilota mistoan. Olatz Ruiz de Larramendirekin batera 18-4 irabazi zioten Maddi Unanue eta Naroa Agirreri, Getarian egindako jaialdiaren barruan. Finalerdia Beasainen izango dute, igande honetan, eta aurkariak Leire Garai eta Nora Mendizabal izango dira.

Pilota goxoa modalitatearen final-laurdenak Pasaian jokatu ziren, eta eskualdeko ordezkari guztiek galdu zituzten euren partidak. Maider Mendizabal anoetarrak Ane Arteagarekin batera 18-8 galdu zuten Iera Agirreren eta Maite Ruiz Larramendiren aurka. Ane Urkizu berastegiarrak Andrea Aldaregiarekin batera 18-8 galdu zuen Irantzu Etxebeste eta Leire Etxanizen aurka. Eta Uxue Larrea ikaztegietarrak eta Lierni Gartziarena berastegiarrak 18-1 galdu zuten Eneritz Arrieta eta Amaia Jakaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!