M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2020

Tolosaldeko sare feminista, aurrera!

Ataria 2020ko otsailaren 29a

Harriduraz irakurri dugu Tolosako Udalak Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekitaldiak iragartzeko albistea.

Tolosaldeko mugimendu feminista saretzen ari da eta hori erakutsiko dugu gaur zortzi. Martxoaren 7an martxa moreek hartuko dituzte kaleak eta Anoetan batu da aldarrikapena eta festa. Ezin gara erlaxatu eta jasotzen ditugun erasoei bat eginda egingo deigu aurre. 

Eskualdeko mugimendu feministak mugarri bat jarriko du Anoetan, eta hori eskualdeko emakumeen sareak egin du posible. Argi utzi nahi dugu, martxoaren 7ko saretzea Tolosaldeko Asanblada Feministak egin du posible eta ez dugu inork egun hori bereganatzerik nahi.

Batu zaitez martxa moreetara!
 
Maider Aramendi Urteaga, Ibarrako Deabruak Kalera Asanblada Feministaren izenean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!