Kikarakadako Asteasuko postuan Eskolako materiala –koadernoak, pinturak, arkatzak, boligrafoak,...– bilduko dute Lesboseko haur errefuxiatuei helarazteko. Proiektuko sortzaile diren hirurak Asteasun izango dira, Galder Izagirre, Gaizka Izagirre eta Oraitz Garcia. Proiektua ezagutzera emateko, Lesboseko errealitatea kontatzeko, eta ahalik eta jende gehiagorengana iristeko aukera emango die Anttine egunak. Bertaratzen direnek, kikarak erosteko aukera izango dute, eta baita argitaratu duten liburua eskuratzekoa ere.
Baina egun guztian zehar, ez da aspertzeko tarterik izango.
Anttine eguna
10:00-11:30. Mattin Gizarte Abentura. Familiarteko gin-kana eta jolasak herriko kaleetan.
11:45-13:00. Kuku Art. Serigrafia zein bestelako teknika ezberdinak erabiliz kamiseta baten atontzea.
14:00-16:30. Ama Taberna. Pintxoak eta mokaduak.
13:00-16:00. Bertso triki poteoa herriko trikitilariekin. Bertsolariak: Haritz Mujika eta Amaia Agirre.
16:30-17:45. Herriko elektrotxaranga.
18:00-21:00. Kontzertuak: Perre / Leire Letu / Habi.
18:00-21:00. Zatzaizkit estanpak zuzenean. Egunerako prestaturiko diseinu bat zuzenean nola estanpatzen den ikusi eta bakoitzak berea estanpatzeko aukera izango du.
20:00-22:30. Ama taberna. Pintxoak eta mokaduak.
22:30-02:00. Zigor DZ.
Egun guztian zehar: Kikarakada proiektuaren inguruko informazioa eta bestelakoak eskuragarri izango dira. Postu solidario bat egongo da eskolako materiala biltzeko, Kikarakada proiektuari laguntza emateko.
Beertoki elkartearen Kazalis garagardoa dastatzeko aukera izango da.