Irati Lakunza, Ordizian garaile Espainiako marka eginda

Ataria 2020ko otsailaren 17a

Igarondo Urpekoak  taldekoek emaitza oso onak lortu zituzten Ordizia Urpekoak sarian. Aras Karakusek bigarren postua lortu zuen.

Igarondo Urpekoak hegats igeriketa taldeak hemeretzi igerilarirekin parte hartu zuen Ordizia Urpekoak sarian. Estatu osoko hamar taldetako 200 bat igerilari lehiatu ziren. Taldeak emaitza oso onak lortu zituen, bai helduen partetik eta gazteek ere sorpresa oso onak eman zituzten.

Irati Lakunzak sari orokorra irabazi zuen, 100 metro eskafandran egindako Espainiako errekorrak (40,26), eman zizkion puntuekin. 200 metro ur gainekoan ere denbora ikusgarria egin zuen, 1.31,72. Aras Karakusek ere bere neurria eman zuen eta bigarren postua lortu zuen sari nagusian, 100 metro eskafandran lortutako garaipenarekin eta 50 ur gainekoan bigarren izanik.

Kadete mailakoak izugarri ibili ziren ere: Maite Gibelaldek 100 metro eskafandrako proba irabazi zuen, Haizea Izagirrek bigarren postua lortu zuen 200 eta 400 metro ur gainekoetan, John Barrelek bigarren ere 50 eta 200 metro ur gainekoetan. Gainera, azken bi igerilariek 200 metroetan bi minututik jaistea lortu zuten, eta marka oso politak egin zituzten. Oso ondo ere Sara Agirre eta Izaro Bartolome, arratsaldeko finalean sartzea lortu baitzuten, eta bere denborak jaitsi zituzten ikaragarri.

Hurrengo erronka inauteritan dauka taldeak. Bere aldetik, Aras Karakus eta Irati Lakunza Egerera (Hungaria) hegan egingo dute, Munduko Kopako proban lehiatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!