Jaka, Artola eta Altuna III.aren postuak finkatuta geratu dira

Tolosaldeko Ataria 2020ko ots. 17a, 19:58

Ligaxka amaitzeko partida bat falta da. Eskualdeko pilotariei aurkariak zeintzuk izango diren jakitea bakarrik falta zaie. Ataria Irratiak zuzenean eskainiko ditu asteleheneko eta astearteko partidak, Tolosako Beotibar pilotalekutik.

Binakako Txapelketa azken jardunaldiari begira jarri da. Sailkapen nagusiko lehen lau postuak erabakita geratu ziren joan den asteburuan. Erik Jaka eta Zabaleta izango dira lehen postuan amaituko dutenak. Artola-Imazek hirugarren bukatuko dute eta Altuna III-Galartzak laugarren. Orain bosgarrena eta seigarrena zein izango diren zehaztea geratzen da. Aspe enpresak jakinarazi duenez, Irribarria txapelketatik kanporatzea erabaki dute. Bere lekuan Elezkano II.a jarriko dute, "sasoi hobean dagoelako". Bestalde, Baikok, Oinatz Bengoetxearen itzulera iragarri du, Victorren lekuan. 

Lehen bi sailkatuek kanporaketa ez dutenez jokatuko, Artola eta Altuna III.ak azken jardunaldiko emaitzen zain egon beharko dute, noren aurka jokatu jakiteko. 

BINAKAKO TXAPELKETA

LIGAXKAKO SAILKAPENA
 

 

BIKOTEAK

JOK.

Ira.

Tald.

Taurk

KOEF

1 JAKA-ZABALETA 13 11 282 195 87
2 EZKURDIA-MARTIJA 13 9 268 237 31
3 ARTOLA-IMAZ 13 8 253 229 24
4 ALTUNA III -L.GALARZA 13 7 244 246 -2
5 LASO-ALBISU 13 6 252 263 -11
6 IRRIBARRIA-REZUSTA 13 5 233 250 -17
7 OLAIZOLA II-URRUTIKOETXEA 13 5 215 256 -41
8 BENGOETXEA VI-MARIEZKURR. 13 1 214 285 -71
 
13. eta 14. jardunaldiak  
TOLOSA, 2020/02/16 GERNIKA, 2020/02/14 URDULIZ, 2020/02/14 IRUÑA, 2020/02/15
IRRIBARRIA
REZUSTA
09
 
OLAIZOLA II
URRUTIKOETXEA
22
ALTUNA III
L. GALARZAR
08
 
ARTOLA
ARANGUREN*
22
EZKURDIA
MARTIJA
22
 
LASO
ALBISU
21
VICTOR*
MARIEZKURRENA II
06
 
JAKA
ZABALETA
22
TOLOSA, 2020/02/25 BILBO, 2020/02/23 TOLOSA, 2020/02/24 IRUÑA, 2020/02/22
ARTOLA
IMAZ
-
 
JAKA
ZABALETA
-
OLAIZOLA II
URRUTIKOETXEA
-
 
EZKURDIA
MARTIJA
-
BENGOETXEA VI
MARIEZKURRENA II
-
 
ALTUNA III
L. GALARZAR
-
ELEZKANO II
REZUSTA
-
 
LASO
ALBISU
-

ATARIA IRRATIAN ZUZENEAN

Tolosa, Beotibar

2020/02/24

16:30

Bengoetxea VI - Mariezkurrena II

Altuna III - Ladis Galarza

Tolosa, Beotibar

2020/02/25

16:30

Jaka - Zabaleta

Artola - Imaz

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!