Tolosaldea Sahararekin elkarteak 4.000 kilo jaso ditu

Ataria 2020ko otsailaren 11

Asteburuan kargatu dute Tolosaldean jasotako guztia kamioian, eta bi aste barru jarriko da euskal karabana, errefuxiatuen kanpalekuetarako bidean 

Tolosaldea Sahararekin elkarteak aurten ere urte hasierarekin bat eginez elkartasun kanpaina jarri zuen abian errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren sahararrei elikagaiak eta materiala bidalatzeko helburuarekin. Bada, aurtengo kanpaina bukatu da, eta 4.000 kilo bildu dituztela azaldu dute elkarteko ordezkariek, pasa den urtean baino 1.000 kilo gutxiago. Tolosaldea Sahararekin elkarteak era batera edo bestera lagundu dutenei eskerrak eman dizkie.  
Hain justu, asteburuan kargatu dute Tolosaldean jasotako guztia kamioiean, eta gainerako eskualde guztietan jasotakoarekin batera, otsailaren 29an jarriko da euskal karabana Aljerian kokatutako kanpalekuetara bidean. Bi egun lehenago Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa eratu zela kontuan hartuta, beste urte batez, maratoia burutuko da kanpalekuetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!