Aisha Etxeberria eta Irati Zabala aurrera, Emakume Master Cup txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2020ko otsailaren 10a

Joan den larunbatean Villabonako Bearzana pilotalekuan izan ziren Emakume Master Cup-eko norgehiagokak; pilota gozoarekin aritu ziren bikote guztiak.

17:00etan hasita, hainbat partidako jaialdia hartu zuen Villabonako Bearzanak, larunbatean. Emakume Master Cup txapelketako norgehiagokak jokatu zituzten bertan, pilota gozoarekin, eta tartean ziren Aisha Etxeberria amezketarra eta Irati Zabala lizartzarra ere. Biek egin dute aurrera; Etxeberriak, Arantxa Arratibel bikotearekin, Maialen Magunagoitiari eta Jone Mateori 18 eta 17 irabazita; Zabalak, berriz, Udane Bergara bikotearekin, Nerea Sagarnari eta Haizea Marijuani 18 eta 15 irabazita.

Txapelketako lau partida jokatu zituzten, eta lagunarteko bat ere izan zen hitzorduan, honako emaitzekin:

Emaitzak:

1. Amaia Zarrabeitia (Kortezubi)-Izarne Oiarzabal (Andoain) 12
    Aizane Ibarrola (Uharte)-Eider Zubizarreta (Bergara) 18

2. Nerea Sagarna (Larrabetzu)-Haizea Marijuan (Santurtzi) 15
    Irati Zabala (Lizartza)-Udane Bergara (Altsasu) 18

3. Maialen Magunagoitia (Atxondo)-Jone Mateo (Lekeitio) 17
    Arantxa Arratibel (Ataun)- Aisha Etxeberria (Amezketa) 18

4. Aiora Armendariz (Irunberri)-Haizea Salanueva (Andoain) 09
    Nagore Galeano (Antzuola)-Leire Galeano (Antzuola) 18

Hurrengoak Deban

Pilota gozoa mailako norgehiagokek ez dute etenik izango datorren asteburuan ere, eta, kasu honetan, Debak hartuko ditu partidak. Aisha Etxeberria amezketarraz eta Irati Zabala lizartzarraz gain, Maite Tolosa ere ariko da lehian, Eneritz Arrietarekin batera.

1. Maite Tolosa (Amezketa)-Eneritz Arrieta (Azkoitia)
    Irati Zabala (Lizartza)-Udane Bergara (Altsasu)

2. Paula Iturbide (Larrabetzu)-Onintza Egaña (Azpeitia)
    Arantxa Arratibel (Ataun)- Aisha Etxeberria (Amezketa)

3. Irati Ugalde (Galdakao)-Izaskun Martin (Basauri)
    Aizane Ibarrola (Uharte)-Eider Zubizarreta (Bergara)

4. Naiara Trigueros (Bera)-Ekiñe Otaola (Orduña)
    Nagore Galeano (Antzuola)-Leire Galeano (Antzuola)

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!