Senidetzean urrats bat aurrera

Jon Miranda Labaien 2020ko otsailaren 7a

Senidetzean urrats bat aurre 1 1581067481712
Senidetzean urrats bat aurre 2 1581067483416
Senidetzean urrats bat aurre 3 1581067484407
Senidetzean urrats bat aurre 4 1581067485300
Senidetzean urrats bat aurre 5 1581067486186
Senidetzean urrats bat aurre 6 1581067487157
Senidetzean urrats bat aurre 7 1581067488102
Senidetzean urrats bat aurre 8 1581067489120
Senidetzean urrats bat aurre 9 1581067490095
Senidetzean urrats bat aurre 10 1581067491229
Senidetzean urrats bat aurre 11 1581067492660
Senidetzean urrats bat aurre 12 1581067493724
Senidetzean urrats bat aurre 13 1581067494984
Senidetzean urrats bat aurre 14 1581067496544

Zizurkilen izan dira Walter Claros El Salvadorreko Jocoaitiqueko alkate ohia eta Nory Hernandez Morazan departamenduan gazteen kontseilu nazionaleko ordezkaria. Aiztondo bailarako udal ordezkariei esku artean zein egitasmo dituzten azaldu diete.

1980ko hamarkadan El Salvadorko gerra zibilak eragindako errepresiotik ihesi, Honduras hegoaldean, Colomoncaguan babestea erabaki zuten 8.000 herritar inguruk. Bederatzi urte iraun zuen erbestealdiak, harik eta 1989an euren jatorrira itzultzea erabaki zuten arte. Ez ziren edonola itzuli, ordea: erbestean bizitako elkartasun eta berdintasun esperientzia hartu zuten oinarri El Salvadorren etorkizuna eraikitzeko, hutsetik abiatuta. 30 urte beranduago Segundo Montes komunitatea toki segurua eta etorkizunez betetakoa da. Horrela nabarmendu dute Clarosek eta Hernandezek Zizurkilen.

1989an Ignacio Ellacuriarekin batera eraildako Segundo Montes jesuitaren izena hartu zuen Morazan departamenduan, Meanguera eta Jocoaitique udalerrien artean, lekutu zen komunitateak. Hain zuzen, orain, Jocoaitique udalerriak senidetze hitzarmena sinatu du El Salvador bertako Cusclatan departamenduan kokatutako Suchitoto udalerriarekin. Bietan gobernatzen du FMLNk.

Jocoaitiqueko alkate izandakoa da Claros eta gaur egun gazte politiken sustatzaile dabil. Iazko maiatzean ere izan zen Euskal Herrian, Suchitotoko alkate Pedrina Riverarekin batera. El Salvadorreko bi udalerrien artean abuztuan gauzatu zen senidetzearekin ohitura, kultura eta historia trukea egin nahi dute, bi herriak baitira 80ko hamarkadako gatazka armatuaren ikono. Memoria historikoa konpartitzen dute.

Zauriak ixteko aukera bezala ikusten dute kultura. Mugimendu handia dago bi herrietan eta ugariak dira antzerki eta musika taldeak. Borrokalariak eta ekintzaileak dira hango herritarrak, bereziki gazteak. Horietako bat da Nory Hernandez, egun, Morazan departamenduko gazteen kontseilu nazionaleko ordezkaria. Aiztondo bailarako udal ordezkariek Hernandezen ahotik entzun dituzte inguru hartan gazteek gauzatzen dituzten proiektu kultural eta artistikoak.

Bertatik bertara hango errealitatea ezagutzeko aukera izan zuten Euskal Herriko lau gaztek aurreko udan. Gaztematika Gipuzkoako Foru Aldundiko programaren bitartez komunikazio eta arkitektura ikasleek Segundo Montes komunitatean hainbat proiektu garatu ahal izan zituzten. Euren esperientziaren berri eman dute Aiztondoko udal ordezkarien aurrean.

Zizurkil, Aduna, Asteasu eta Amasa-Villabonako udal ordezkariek duela 27 urte abiatutako senidetzearekin jarraitzeko konpromisoa agertu dute eta herritarrekin batera hainbat ekimen antolatuko dituzte, Suchitoto eta Jocoaitiqueko senidetzearen bitartez egingo diren programak diruz laguntzeko. Esker gisa, Hernandezek eta Clarosek El Salvadorretik ekarritako opariak banatu dituzte Aiztondoko udal ordezkarien artean.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!