Emakume pilotariek eskualdean jokatuko dute

Ataria 2020ko otsailaren 7a

Emakume Pilotari Txapelketa, batetik, eta Emakume Master Cup, bestetik. Lehena gaur bertan izango da, Alegian, eta bigarrenak larunbatean hartuko du lekua Villabonan.

Finalerdietara iritsi da eskuz binakako Emakume Pilotari Txapelketa, eta gaur jokatuko dituzte bigarren edizioko  finalerdiak, 20:45ean hasita, Alegiako Elorri pilotalekuan. Bigarren mailakoen partidarekin hasiko da jardunaldia: Tolosa eta Arraiza, Etxeberria eta Zubizarretaren aurka arituko dira; eta bigarren partida lehen mailakoena izango da. Arrietak eta Maddi Mendizabalek, Maider Mendizabal eta Badiolaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Finalak otsailaren 15ean jokatuko dira. 

Larunbatean, berriz, Emakume Master Cup txapelketako aurrekanporaketak jokatuko dira Villabonako Behar Zanan, 17:00etatik aurrera. Lau partida jokatuko dituzte, pilota goxoarekin: Salat eta Ballesta, Sagarna eta Marijuanen aurka arituko dira; Magunagoitika eta Mateo, Arratibel eta Etxeberria amezketarraren aurka;  Zarrabeitia eta Oiarzabal, Ibarrola eta Zubizarretaren aurka; azken partida, Armendariz eta Salanuevak jokatuko dute, Nagore eta Galeanoren aurka.

'Las pelotaris’ dokumentala

Emakumeen kirola sustatzeko ekimenen artean, Las pelotaris dokumentala proiektatuko dute , gaur, 19:00etan, Villabonako Gurea zineman. Ondoren solasaldia izango da Anne Maiza eta Miriam Arrillaga pilotariekin. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!