Afizionatuetan, emaitza txarrak eskualdekoentzat

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko ots. 4a, 09:14

Irati Zabalak galdu egin zuen Emakume Master Cup Txapelketako partidan. Euskal Herriko Kluben arteko txapelketan, Tolosak galdu egin zuen, Irurtzunen aurka.

Ez da asteburu ona izan eskualdeko pilotari afizionatuentzat. Irati Zabala lizartzarrak, Antzuolan jokatu zuen, Emakume Master Cup Txapelketaren barruan, pilota goxoko 16 urtez azpiko aurre-kanporaketako partida. Maialen Bediarekin osatu zuen bikotea, baina ez zuten garaipena lortzerik izan. Nagore eta Leire Galeano ahizpek, herritarren aurrean maila bikaina erakutsiz, 18-4 irabazi zieten. Larunbat honetan, hilak 8, Villabonan jokatuko dira txapelketako partidak.

Bestetik, Zumarragan, Euskal Herriko Kluben Arteko VI. Txapelketako final-laurdenetako partida jokatu zuen, Tolosa-Aurrerak, Irurtzunen aurka. Tolosako klubak, ezin izan zuen hiru partidetako bat bera ere irabazi. Lau eta erdikoan, Josu Olaetxeak, 18-7 irabazi zion Eneko Labakari. Buruz burukoan, 18-7 galdu zuen Amianok, Julen Retegi pilotari profesional ohiaren aurka. Binakakoan, Ongayek eta Bergarak 22-17 hartu zituzten mendean Elola eta Telletxea.

FINALERDIAK, BEOTIBARREN

Larunbatean, Migel Soroaren Oroimenezkoa Txapelketako lehen finalerdiak jokatu ziren, Beotibarren. Promesetan, Alberdi-Apezetxeak, 22-7 irabazi zieten, De la Fuente-Cuairani. Jubeniletan, Hormaetxek eta Sudupek 22-17 irabazi zioten Zubeldia-Uzkudun bikoteari. Elite mailan, 22-13 irabazi zuten Zubizarretak eta Uriondok, Canabalen eta Aldaveren aurka.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!