Tolosa Aurrera nazio txapelketatik kanpo geratu da

Ataria 2020ko otsailaren 3a

Larunbatean, Zumarragan jokatu zuen final-laurdenetako kanporaketa eskualdeko elkarteak. Irurtzunek 3-0 irabazi zion. 

Tolosa Aurrerak agur esan dio Euskal Herriko Kluben Arteko Nazio Txapelketari. Fina-laurdenetan Irurtzunen aurka tokatu zitzaion, eta nafarrak 3-0 nagusitu ziren larunbatean, Zumarragan. 

Lau eta erdiko partidan Eneko Labakak jokatu zuen Tolosa Aurreraren izenean. Albizturko pilotaria faboritoa zen Josu Olaetxearen aurka. 19 urteko aurrelariak, ordea, partida handia egin zuen eta 18-17ko emaitzarekin Irurtzungoentzat lehen puntua lortu zuen. Hor joan zitzaien kanporaketa tolosarrei, izan ere, buruz burukoan nahiko argi zeuden gauzak. Julen Retegik abenduan esan zion agur profesional ibilbideari. Larunbatean Irurtzunekin debutatu zuen afizionatuetan. Iker Amianoren aurka jokatu zuen Retegik. 16 urteko gazteak itsura oso ona eta freskoa eman zuen, baina beteranoa erraz nagusitu zitzaion bere jokoa eginez, hau da, pilota atzera eta atzera botaz. Amaieran markagailuak 18-7 erakutsi zuen, eta Irurtzungoek kanporaketa irabazirik zuten. 

Binakakoa hala eta guztiz ere jokatu egin zen. Iñaki Elolak eta Xabier Telletxeak 22-17 galdu zuten Alberto Ongay eta Josu Bergeraren aurka. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!