Peña II.a sailkatuta, Urretabizkaia II.a bizirik

Tolosaldeko Ataria 2020ko ots. 3a, 11:01

Binakako Promozio Txapelketan eskualdeko lau ordezkariak jokatu dute asteburuan. Hiruk lortu dute 22ra iristea. 

PROMOZIO TXAPELKETA

LIGAXKAKO SAILKAPENA
 

 

BIKOTEAK

JOK

Irab

TAld

TAur

KOEF

1 PEÑA II-ARANGUREN 11 9 223 182 41
2 AGIRRE-ESKIROZ 11 8 232 171 61
3 ELORDI-O.ETXEBARRIA 11 7 214 209 5
4 SALABERRIA-GARMENDIA 11 5 210 212 -2
5 ZABALA-RUIZ 11 5 191 208 -17
6 ARTEAGA II-URRETAB. 11 4 195 204 -9
7 ALBERDI-SALAVERRI 11 3 191 223 -32
8 EGIGUREN V-EROSTARBE 11 3 170 217 -47

Jon Ander Peña eta Aranguren sailkapeneko lehen postuan jarri dira, asteburuan Etxeberria-Erostarberi erraz irabazi ondoren: 22-7. Hurrengo partida Elordi-Etxeberriaren aurka jokatuko dute. Ligaxka amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, lehen lauren artean amaitzea ziurtaturik dute. Finalerdietako ligaxkan izango da, beraz, tolosarra.

Beñat Urretabizkaiak ere garaipen garrantzitsua lortu zuen asteburuan, Arteaga II.a lagun zuela, Elordi eta Etxeberriaren aurka. 22-6ko emaitzari esker, laugarren postuaren lehian jarraitzen dute. Hurrengo partidako aurkariak Zabala-Ruiz izango dituzte.

Bestalde, ordezko lanetan Tolosa eta Erasun aritu ziren asteburuan. Anoetarrak 22-20 irabazi zuen Salaberria aurrean zuela, Agirre-Eskirozen aurka. Zizurkildarrak Arretxe II.arekin osatu zuen bikotea, eta 22-17 galdu zuen Dario-Ruizen aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!