Jaka eta Artola sailkatuta, Altuna III.a oraindik ez

Ataria 2020ko otsailaren 3a

Hiru jardunaldi falta dira ligaxka amaitzeko. Lizartzarra eta alegiarra gutxienez final-laurdenetan egongo dira. 

BINAKAKO TXAPELKETA

LIGAXKAKO SAILKAPENA
 

 

BIKOTEAK

JOK

Irab

T Al

T Aur

KOEF

1 JAKA-ZABALETA 11 9 238 162 76
2 ARTOLA-IMAZ 11 7 221 199 22
3 EZKURDIA-MARTIJA 11 7 224 206 18
4 ALTUNA III -L.GALARZA 11 6 214 206 8
5 LASO-ALBISU 11 6 213 219 -6
6 IRRIBARRIA-REZUSTA 11 4 202 212 -10
7 OLAIZOLA II-URRUTIKOETXEA 11 4 176 225 -49
8 BENGOETXEA VI-MARIEZKURR. 11 1 182 241 -59

Jaka eta Zabaletak gainditu dute lehen ligaxka. Orain, lehen bi postuetan geratzen diren ikusi beharko da, zuzenean finalerdietara sailkatzeko. Asteburuan Idiazabalen jokatu zuten Laso-Albisuren aurka. Partidan Zabaletak agindu zuen, lizartzarraren laguntzarekin. 22-16ko emaitzarekin lortu zuten txapelketako bederatzigarren puntua. Hurrengo partida ostiralean jokatuko dute Zestoan, 22:00etan hasiko den jaialdian. Aurkariak, Olaizola II-Urrutikoetxea izango dituzte.

Iñaki Artolak eta Ander Imazek puntu ikusgarria lortu zuten Iruñean larunbatean. Aurkari gogorrak zituzten aurrean, Irribarria-Rezusta, eta azken tantoan erabaki zen lehia. 22-21 izan zen azken emaitza, eta sailkapenean bigarren jarraitzen dute alegiarrak eta oiartzuarrak 7 punturekin. Hurrengo partida Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute Tafallan, igandean.

Altuna III.a izan da asteburuan irabazi ez duen eskualdeko pilotaria. Baina gertu izan zuen atzo garaipena, 22-21 galdu baitzuen Olaizola II-Urrutikoetxearen aurka. Ladis Galartza izan zen protagonistetako bat. Amezketarraren atzelariak pilota ugari galdu zituen eta txapelketan horrek bere ordaina izaten du. Hala eta guztiz ere 21ean geratu ziren. Hurrengo partida Laso-Albisuren aurka jokatuko dute Bilbon, larunbatean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!