U30 Greba Orokorra

Tolosaldean %95ak egin du grebarekin bat

Ataria 2020ko urtarrilaren 30a

Donostiako manifestaziora batu dira Tolosaldeko langileak, Amaratik abiatuta. Argazkia: LAB

LAB sindikatuak esan duenez eskualdeko enpresa eta denda txiki zein ostalaritza gehiena itxita dago gaur. Greba orokorrerako deiak erantzun zabala jaso du beraz, Tolosaldean. LAB sindikatuko Feli Insaustik esan duenez, %95ak greba egin du eta gutxi dira irekita dauden eskualdeko enpresak.

Industrian eta zerbitzuen barruan batez ere, ostalaritzan ari da nabaritzen lanuztea, «inguruko ostalaritza eta komertzio txiki gehienak itxita daude, bakarren bat irekita dago, baina gehiengoak egin du bat greba orokorrarekin». Balorazioa beraz, positiboa da eta Insaustik esan du oso pozik daudela, «jendeak greba egiteko arrazoiak daudela ikusten du».

Piketeak egon dira goizean goiz eta hainbat identifikazio egon dira, baina LABen momentuz ez dute informazio gehiago, «oraindik ez dakigu horrek zer ondorio ekarriko duen».

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!