U30 Greba Orokorra

"Soldatak gora, pertsianak behera"

Ataria 2020ko urtarrilaren 30a

Goizean goizetik pikete informatiboak egin dituzte Aiztondo bailaran; Asteasuko Gamesan egin dute hitzordua 05:30ean eta parte hartzaileek aipatu dutenez "jarraipen zabala" izan du grebak Aiztondoko enpresetan.

Adunako Integrados enpresako biltegian 12 pertsona identifikatu dituzte eta grebalariek "tirabirak" izan dituzte bertara joan diren langileekin.

09:00etan Errebote plazan egin dute hitzordua eta kalez-kale ibili dira. Zabalik zeuden komertzioetan informazioa banatu dute, grebarekin egiten diren aldarrikapenak azalduz.

Herriari itzulia eman ondoren, 10:30ean Txermingo aparkalekura abiatu dira grebalariak. Handik abiatu dira grebalariak Donostiara kotxe-karabana eginez. Herrialde mailako manifestazioan hartuko dute parte.

Arratsaldean, 17:30ean, Aiztondo mailako manifestazioa abiatuko da Villabonako Errebote plazatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!