Argazki Galeria

Emozioa eta intentsitatea nagusi, Usabaleko derbian

Ataria 2020ko urtarrilaren 28a

Emozioa eta intentsitatea na 7 1580219712779
Emozioa eta intentsitatea na 1 1580219700960
Emozioa eta intentsitatea na 2 1580219702275
Emozioa eta intentsitatea na 3 1580219704871
Emozioa eta intentsitatea na 4 1580219707363
Emozioa eta intentsitatea na 5 1580219709231
Emozioa eta intentsitatea na 6 1580219710918
Emozioa eta intentsitatea na 8 1580219714529
Emozioa eta intentsitatea na 9 1580219716565
Emozioa eta intentsitatea na 10 1580232473164
Emozioa eta intentsitatea na 11 1580232474036
Emozioa eta intentsitatea na 12 1580232474684
Emozioa eta intentsitatea na 13 1580232475337
Emozioa eta intentsitatea na 14 1580232476150
Emozioa eta intentsitatea na 15 1580232477186
Emozioa eta intentsitatea na 16 1580232478219
Emozioa eta intentsitatea na 17 1580232479089

Parekidetasuna eta errespetua izan ziren protagonistak larunbateko derbian. Lehen zatian defentsak nagusitu ziren, nahiz eta Lauburuk ate aurrean asmatu. Atsedenalditik bueltan, berriz, bere aukera baliatu zuen Laskorainek. Hala ere, atezain-jokalariari etekin handiagoa atera zioten ibartarrek, 1-4 irabazteko.

Inoiz baino parekatuagoa aurreikusten zen, larunbatean Usabalen jokatu zen derbia. Laskorainek eta Lauburuk helburu desberdinak dituzte denboraldia hasi zenetik, eta biak ere gertu daude horiek lortzetik. Derbira heldu aurreko bi taldeen dinamika, ordea, ez zen berdina. Biek nahi zituzten hiru puntuak, bai hala bai, baina galtzeko gehiago zuten ibartarrek.

Hala, Lauburuk hasieratik erritmo azkarra jarri zuen. Horrela, ibartarrek ez zuten denbora asko behar izan arriskua sortzen hasi eta tolosarren atera erraz iristeko. Hala ere, jokoan nagusitasuna izan arren, ez zuen jokaldiak bukatzea lortzen. Laskorainekoei dagokienez, hauek ere ez zuten aurkarien ate aurrean asmatzen. Bien aldetik izan ziren markagailua estreinatzeko aukerak, nahiz eta inork golik ez sartu.

Lehen zatian, bi taldeek defentsan egindako lan ona goraipatu behar da. Horrela, gutxi izan ziren lehen 20 minutuetan jokoak izan zituen aldaketak, nahiz eta ibartarrek zutoinera zenbait jaurtiketa egin. Orduan, atsedenaldira 0-0eko berdinketarekin joango zirela zirudienean, baloia Odei Gartziarenaren atean sartzea lortu zuen Dani Garciak, atsedenaldirako ia 3 minuturen faltan.

Aldageletatik itzulitakoan, Laskorain oso indartsu hasi zen, borroka gehienak irabaziz, eta, horri esker, bigarren zatiari hasiera eman eta minutu batera markagailura gol bat igotzea lortu zuten. Iker Mansoren banakako jokaldi zoragarriari, amaiera bikaina eman zion Haritz Zabala Kattak. Gol horrek, berriro ere, berdinketa ekarri zuen baita jokoan ere. Hala ere, bigarren zatia aurrera zihoala, aukera bat bestearen atzetik sortzen jarraitu zuen Lauburuk.

Dena den, emaitza horrekin, eta lau jokalarirekin asmatzen ez zutela ikusita, arriskatzea beharrezkoa ikusi zuen Alfredo Hualde ibartarren prestatzaileak. Atezain-jokalaria kantxaratu, eta bosteko jokoaren alde egin zuen. Erabaki horrek markagailuan aurrea hartzeko balio izan zion talde moreari, Andoni Zumetak area barruan sartutako gol bati esker.

Berehala, Narciso Pavo Laskorain taldeko entrenatzaileak ere joko molde beraren alde egitea erabaki zuen, eta 5eko jokoak Endika Uriberen areara iristeko balio izan zien arren, Andoni Carlosena Antxonek markagailuan distantzia handitzea lortu zuen, baloia kontrolatu eta Laskorain taldeko atzelaria atzean utzi ostean. Gol garrantzitsua izan zen, erabakigarria. Handik gutxira, gainera, Javi Saldisek zelaiaren beste aldetik baloia jaurtiz, 1-4ekoa jarri zuen markagailuan.

Emozioa eta intentsitatea izan ziren nagusi, partida guztian zehar. Azpimarratzekoa da, bi taldeek erakutsitako izaera lehiakorra nahiz jokoa, eta partidan zehar jarritako erritmo bizia. Emaitza alde batera utzita, nabarmentzekoa da kantxan nahiz Usabalgo harmailetan, bi talde hauek duten gertutasunak eta elkarrekiko errespetuak irabazi zuela.

Argazkiak: Garazi Arregi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!