Peña II.a sailkatuta, Urretabizkaia II.a laugarren postuaren bila

Ataria 2020ko urtarrilaren 27a

Ordezkapenak medio, eskualdeko lau pilotarik jokatu zuten asteburuko jardunaldia Promozio Txapelketan. Urretabizkaia II.a izan zen 22ra iritsi ez zen bakarra.

Jon Ander Peñak txapelketako zortzigarren garaipena lortu zuen asteburuan, Arangurenekin bikotea osatuz, Arteaga II-Urretabizkaia II.ari 22-19 irabazi ondoren. Sailkapeneko lehen postuan, Agirre-Eskiroz harrapatzea lortu dute berriro. Hurrengo partida Egiguren eta Erostarberen aurka jokatuko dute.

Beñat Urretabizkaiak txapelketa bizirik jarraitzeko laugarren postuan amaitu beharra dauka. Horretarako hurrengo asteburuan Elordi-Etxeberriaren aurka neurtuko dituzte indarrak. 

Tolosak eta Erasunek asteburu honetan ere txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten. Zizurkildarrak Arretxerekin osatu zuen bikotea, liderrei 22-15 irabazteko. Anoetarrak Salaberria izan zuen lagun. 22-20 irabazi zien Elordi-Etxeberriari.

PROMOZIO TXAPELKETA

LIGAXKAKO SAILKAPENA
 

 

BIKOTEAK

Jok

Ira

TAl

TAur

KOEF

1 AGIRRE-ESKIROZ 10 8 212 149 63
2 PEÑA II-ARANGUREN 10 8 201 175 26
3 ELORDI-O.ETXEBARRIA 10 7 208 187 21
4 SALABERRIA-GARMENDIA 10 4 188 192 -4
5 ZABALA-RUIZ 10 4 169 191 -22
6 ALBERDI-SALAVERRI 10 3 174 201 -27
7 ARTEAGA II-URRETAB. 10 3 170 198 -28
8 EGIGUREN V-EROSTARBE 10 3 163 193 -30

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!