Hirurak matematikoki sailkatzetik gertu

Tolosaldeko Ataria 2020ko urt. 27a, 19:59

Jakak galdu eta Artola eta Altuna III.ak irabazi. Hori izan da binakako txapelketako 10. jardunaldiak puntuetan utzi duena. Hurrengo asteburuan Olaizola II-Urrutikoetxeak ez baldin badute irabazten, eskualdeko pilotariek aurrera egingo lukete.

Lau jardunaldi geratzen dira ligaxka amaitzeko. Eskualdekoek goran jarraitzen dute sailkapenean, eta hurrengo faserako sailkapena eskuetan dute. Erik Jakak txapelketako bigarren partida galdu zuen asteburuan, Ezkurdia-Martijaren aurka. 22-19koa izan zen azken emaitza. Hala eta guztiz ere, Jaka-Zabaleta lehen postuan doaz, bi puntuko aldearekin. Hurrengo partida Laso-Albisuren aurka jokatuko dute larunbatean, Idiazabalen.

Iñaki Artolak garaipen garrantzitsua lortu zuen Victor-Mariezkurrena II.aren aurka, 22-16. Imaz atzean duela, bikote gogorra osatzen jarraitzen du alegiarrak eta hurrengo jardunaldian matematikoki hurrengo fasean sar daiteke. Artola-Imazek larunbatean Labriten jokatuko dute, Irribarria-Rezustaren aurka.

Jokin Altunak erakustaldia emanaz irabazi zuen asteburuan, 22-19 Irribarria-Rezustaren aurka. Amezketarrak eta Ladis Galartzak hurrengo partida Olaizola II-Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute, Tolosako Beotibar pilotalekuan, igandean. Altuna-Galartzaren garaipenak lehen sei bikoteak finkatutako utziko lituzke. Horien arteko postuak bakarrik egongo lirateke jokoan azken hiru jardunaldietan.

BINAKAKO TXAPELKETA

LIGAXKAKO SAILKAPENA
 

 

BIKOTEAK

Jok

Irab

TAl

TAu

KOEF

1 JAKA-ZABALETA 10 8 216 146 70
2 ARTOLA-IMAZ 10 6 199 178 21
3 EZKURDIA-MARTIJA 10 6 202 190 12
4 ALTUNA III -L.GALARZA 10 6 193 184 9
5 LASO-ALBISU 10 6 197 197 0
6 IRRIBARRIA-REZUSTA 10 4 181 190 -9
7 OLAIZOLA II-URRUTIKOETXEA 10 3 154 204 -50
8 BENGOETXEA VI-MARIEZKURR. 10 1 166 219 -53
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!