U30 Greba Orokorra

Azken deia, greba orokorrerako

Itzea Urkizu Arsuaga 2020ko urt. 25a, 14:14

Tolosaldeko pentsiodunen mugimenduak ehunka herritar elkartu ditu, Tolosako Plaza Zaharrean, datorren urtarrilaren 30eko grebaren alde. 

Azken urteotan puztu eta hazi den mugimenduak, datorren urtarrilaren 30ean izango du hitzordu garrantzitsuenetakoa, greba orokorrerako deialdiarekin. Pentsiodunek sustatu, eta eskubide sozialen kartak babestutako lanuzterako azken hotsa izan da, gaur, Tolosaldean, eskualdeko pentsiodunen mugimenduak deitutakoa, eta ehunka herritar batu dira hitzordura. 

"Aldarriak behin eta berriz aurkeztu" dituzten arren, "gauzatzeko aukera izan dutenek urratsik ez dute eman", salatu dutenez. Ekintzen ordez aitzakiak ikusi dituztela gaitzetsiz, pentsio publiko duina sortzeko prozesuak "ezin duela itxaron" nabarmendu dute manifestazioaren hasieran: "Erabakiak atzeratzeak pentsio sistema pribatizatzea sustatzen du". 

Horrela, urtarrilaren 30ean grebara bat egiteko eskatuz, hilaren 29an kazeroladetara batzera ere deitu dituzte herritarrak; 21:00etatik aurrera izango dira. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!