Hizkuntzarekin jolasteko aukera

Ataria 2020ko urtarrilaren 24a

Galtzaundi Euskara Taldeak Hitzolariak egitasmoa abiarazi zuen pasa den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira; 1.000 hitz baino gehiago jaso  zituen eta orain, hiztegi digital batean bildu ditu.

Arrapaska, bebarru, ixipua, maitatruk edo txatola. Galtzaundi Euskara Taldeak Hitzolariak egitasmoaren harira sortutako hiztegi digitalean bildutako 850 hitzetako batzuk dira. Pasa den Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Tolosaldeko herriei egindako proposamenaren karietara sortutako hiztegia da. Egitasmoaren helburua zen eskualdean erabiltzen diren hitz propioak biltzea, hitz  zaharrei esanahi gaurkotua eranstea edota hitz berriak sortzea. Eta baita lortu ere. 1.000 hitzetik gora jaso zituen euskara taldeak, eta horiek txukunduta 850 hitz bildu dituzte orain, galtzaundi.eus webgunean eskuragarri jarri duten hiztegian. Ondorengo lerroetan daude horietako batzuk.

Hitzolariak

Hiztegi digitala

A

Ahardia:  s.f. Txerri emea.

Akagurea: s.f. Norbait akabatzeko gogoa.

Apretak: s.f. Alpargatak.

B

Basura: s.f. Goiezko ihintza.

Bertsonaia: s.f. Bertsoz osatutako pertsonaia.

D

Dinde: s.f. Katarroa hartzean sortutako muki arina.

Draba: s.f. Gurdia frenatzeko tresna.

E

Erikoa: s.f. Baldarra.

Erromaia: s.f. Orea egiteko mahaia.

G

Gaishop: s.f. Kontsumisten gaitza.

Gorgoña: s.f. Kolunpioa.

M

Maitatruk: s.f. Doan.

O

Osoba: s.f. Osaba Villabona eta inguruetan.

Z

Zaputz: s.f. Umore txarrekoa, jendarteari ihes egiten diona.

Zumitza: s.f. Gaztainondoaren edo hurritzaren egur xafla estuak, saskiak egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!