BABESTUTAKO EDUKIA

Maroko, herrialde askotarikoa

Erabiltzailearen aurpegia Myriam Gurrutxaga eta Enara Etxeberria 2020ko urt. 26a, 05:57

Egun on, negua gainean dugula, nora joan gintezke?

Maroko, oso aukera ona iruditzen zait.

Zer esan genezake Marokori buruz?

Ba Marokok ezusteko handia eman diezaguke, aukera mordoa eskaintzen digulako.

Zer dela eta?

Hasteko esango dugu Afrika iparraldean dagoen herrialde bat dela, influentzia bereber, arabiar eta europarrak ditu, Rabat da hiriburua nahiz eta Casablanca izan biztanle gehien duen herria, 3,36 miloi inguruko biztanleria du, eta esan genezake gainera Maroko oso anitza dela.

Zer egin genezake Marokon?

Leku desberdin ugari daude ikusgarriak direnak baino batzuk aipatuko ditut, Marrakech-etik hasiko naiz, Djemaa el Fna plazarekin, benetan ikusgarria, hango jendetza, astrologo, suge-dantzagile, akrobata, laranja-zumo egile eta bestelako asko elkartzen diren plaza ezagun hori, handik Fez-eko Medina aipatuko nuke, sartu eta galdu han barrenean. Jendetsuak diren hirietatik zertxobait irten gintezke Atlas inguruetara joanez, Arudane ingurura, 3.359 metrora dagoen paisaia natural ikusgarri horietara.

Animatzen hasia naiz jada... Zer gehiago?

Chefchaouen, oso herri polita, makina bat argazkitan ikusten ditugun kale urdinekin, xarma handia duen herria da. Draa herrialdera ere gerturatzea gomendagarria benetan, hango palmera, Temegruteko gaztelua, Zagora eta Agdz.

Ez dugu ahaztu behar, kirola egitera ere jende asko joaten dela Marokora, surfa egiteko aproposa, Taghazoten batik bat. Atlas inguruetan ere xendazaletasuna egitera jendea joaten da, oso gomendagarria da.

Asko gustatzen ari zait ba…

Sidi Ifni, ez ahaztu herri hau. Kostaldean dagoen herria, Saharatik gertu, magikoa benetan, han hondartzan zehar ibil zintezke baita herri barneko kale-zuri urdinetatik ere, hego Marokoko leku berezienetako bat da.

Eta janariari buruz, berezitasunen bat gomendatuko?

Asko, oso aberatsa da, duen influentzia desberdinengatik. Marokoko Tajinak probatu, derrigorrezkoa da, ohikoena oilaskoa kuskusarekin da, eta ikaragarrizko zaporea izaten du. Khubz ogia oso ona da. Zopak ere zaporetsuak dira, Bissara, gozoak ere oso tipikoak dira eta espezieak, era guztietakoak eta koloretsuak.

Ba asko gustatu zait.

Bai, hasi eta ezin amaitu. Marokori buruz hasten naizenean. Hainbeste aukera, urte guztian zehar joan gaitezke gainera, kontuan hartuta tenperaturen aldaketa noski, desertuko kontraste gogorrak, kostaldeko tenperatura leunagoak…

Joan eta kontatu.


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!