Giroak argitzera egingo du

Ataria 2020ko urtarrilaren 23a

Goizean oraindik hodeigune asko izango dugu eta zerua ilun xamar agertuko da. Gainera euri zaparradaxkaren bat edo beste izango da.

Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ostarteak geroz eta ugariagoak izango dira eta arratsaldean giro nahiko argia izango dugu. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperaturek koska pare bat gora egingo dute, maximoek 10-12 ⁰C-tan joaz goia.

Ostirala (urtarrilak 24)

Giro lasaia. Erdi eta goi-mailako hodei batzuk izan arren, giro argiagoa izango da aurreko egunekin alderatuta. Hodei hauek gainera ez dute euririk utziko. Haizeak hegotik jotzen jarraituko du, ahul eta termometroak antzeko balioetan mugituko dira, eguneko erdiko orduetan 10-12 ⁰C-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!