Uemak begiraleak eta sukaldariak behar ditu udalekuetarako

Ataria 2020ko urtarrilaren 22a

Uema erakundeak begiraleak eta sukaldariak behar ditu udaleku ibiltarietarako. 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat izaten dira eta ekainaren 29tik uztailaren 5era izango dira. 

Curriculumak jasotzeko azken eguna otsailaren 14a da. Interesatuek hezkuntza@uema.eus helbidera bidali beharko dituzte. Begirale titulua, EGA edo baliokidea izatea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea, eskarmentua, euskararekiko sentsibilizazioa eta taldean lan egiteko erraztasuna hartuko dituzte kontuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!