Bik irabazi, bik galdu

Tolosaldeko Ataria 2020ko urt. 20a, 12:47

Promozio mailako bederatzigarren jardunaldian eskualdeko lau pilotarik jokatu dute. Urretabizkaia II.a eta Tolosa iritsi dira 22ra. 

Lehen mailako binakako txapelketan bezala, promoziokoan ere bost jardunaldi falta dira ligaxka amaitzeko. Hiru bikote nabarmen nagusitu dira sailkapenean, eta eskualdekoei begiratuta, Jon Ander Peña tolosarra dago posturik erosoenean. Hala eta guztiz ere, Peña II.ak asteburuan galdu egin zuen liderren aurka, 22-10eko emaitzaz. Tolosarrak Arangurenekin osatzen du bikotea txapelketa honetan, baina asteburuan Erasun zizurkildarra izan zuen atzean. Hurrengo partida larunbatean jokatuko dute, Arteaga II-Urretabizkaia II.aren aurka. 

Ikaztegietarrak garaipen garrantzitsua bezain estua lortu zuen asteburuan: 22-21. Arteaga II-Urretabizkaia II.aren aurkariak Alberdi-Salaverri izan ziren. Garaipen garrantzitsu horri esker, gora begira jarraitzeko aukera dute. 

Eskualdeko laugarren ordezkaria Tolosa anoetarra izan zen. Etxeberria ordezkatuz Elordirekin osatu zuen bikotea, eta 22-16ko garaipena lortu zuten. 

BINAKAKO TXAPELKETA, PROMOZIO MAILA

LIGAXKAKO SAILKAPENA
 

 

BIKOTEAK

JOK

Ira

TAl

TAu

KOEF

1 AGIRRE - ESKIROZ         9 8 197 127 70
2 PEÑA II- ARANGUREN 9 7 179 156 23
3

ELORDI - O. ETXEBARRIA      

9 7 188 165 23
4 SALABERRIA - GARMENDIA     9 3 166 172 -6
5 EGIGUREN - EROSTARBE 9 3 152 173 -21
6 ARTEAGA II -
URRETABIZKAIA II        
9 3 154 176 -22
7 ZABALA - RUIZ 9 3 147 180 -33
8 ALBERDI - ERASUN 9 2 152 186 -34

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!