Jakak ihes egin die

Tolosaldeko Ataria 2020ko urt. 20a, 12:34

Bederatzigarren jardunaldian eskualdeko bik garaipena lortu zuten, Altuna III.a izan zen punturik lortu ez zuena, hain zuzen, Jaka-Zabaletaren aurka.

Bost jardunaldi geratzen dira ligaxka amaitzeko. Lehen bi bikoteek zuzenean egingo dute aurrera, beste laurek elkarren artean jokatu beharko dute kanporaketa. Erik Jaka eta Jose Javier Zabaletak hiru puntuko aldea ateratzen die bigarrenei. Lehen edo bigarren postua, beraz, eskura dute. Azken jardunaldian erraz irabazi zien Altuna III-Galartzari, 22-9ko emaitzarekin. Hurrengo partida Markinan jokatuko dute, larunbatean, Ezkurdia-Martijaren aurka. 

Jokin Altuna lesiotik itzuli zen kantxetara asteburuan. Amezketarrak, ordea, aurkari zailak zituen aurrean, Jaka-Zabaleta. Gakoa, ordea, bere atzelarian egon zen. Ladis Galartzak partida txarra jokatu zuen eta 22tik oso urrun geratu ziren. Lehen itzulian bezala, bigarrengoan ere lehen bi partidak galdu egin dituzte Altuna III.ak eta Galartzak. Hemendik aurrerako guztiak irabazi zituzten orduko hartan, bigarrengo itzulian ea nolako emaitzak lortzen dituzten. Hurrengo partida Tolosan jokatuko dute igandean, Irribarria-Rezustaren aurka. 

Iñaki Artolak eta Ander Imazek erraz irabazi zuten asteburuan, 22-9ko emaitzarekin. Aurkari zuzenak zituzten aurrean, Olaiozola II-Urrutikoetxea. Garaipen honi esker berriro goiko multzoan daude alegiarra eta oiartzuarra. Hurrengo partida Hendaian jokatuko dute ostiralean, Bengoetxea VI-Mariezkurrena II.aren aurka. 

BINAKAKO TXAPELKETA, LEHEN MAILA

LIGAXKAKO SAILKAPENA
 

 

BIKOTEAK

JOK

Ira

TAl

TAu

KOEF

1 JAKA - ZABALETA 9 8 197 124 73
2 ARTOLA - IMAZ  9 5 177 162 15
3 EZKURDIA - MARTIJA 9 5 180 171 9
4 ALTUNA III - L. GALARZA     9 5 171 165 6
5 LASO - ALBISU         9 5 175 183 -8
6 IRRIBARRIA - REZUSTA 9 4 162 168 -6
7 OLAIZOLA II - URRUTIKOETXEA       9 3 140 182 -42
8 BENGOETXEA VI - MARIEZKURRENA II 9 1 150 197 -47

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!