Ataria Bertso Jaialdia 2020

Imanol Lazkano ameslari, 84 urterekin ere

Itzea Urkizu Arsuaga 2020ko urtarrilaren 18a

Amets Arzallusi puntuak jartzera igo da oholtzara, baina bere 84. urtebetetzeko esnatzean ohean kantatu zuen bertsoa eskaini nahi izan die entzuleei. 

Amets Arzallusen izena baliatu du, Imanol Lazkano bertsolariak, hari puntuak jartzeko, eta amestearen eta ameslari izatearen inguruko hausnarketa bilakatu da tartea. 

Hari horri heltzeari utzi gabe, Imanol Lazkanok mikrofonoa hartu du, joan den igandera atzera egiteko. Urtarrilaren 12an bete zituen 84 urte, baina sekula amets egiteari ez omen dio utzi, eta goiz hartan ohean bertan abestutako alea bota du oholtzatik: "Zahartu gera baina / gehiago zahartu nahi". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!