Emakume Master Cup binakako txapelketa, hastear

Ataria 2020ko urtarrilaren 17a

Asteburu honetan hasiko da Laboral Kutxa Emakume Master Cup Binakako Txapelketa. 94 pilotari ariko dira lehian, horietatik 70 pilotari pilota goxuarekin eta 24 pilotari pilota mistoarekin.

Eskualdeko hainbat pilotarik parte hartuko dute bi modalitateetan. Zehazki, pilota mistoarekin Miren Larrarte bidaniarrak jokatuko du. Pilota goxuarekin, berriz, ondorengoak ariko dira: Maite Tolosa eta Aisha Etxeberria amezketarrak, Maider Mendizabal anoetarra, Ane Urkizu berastegiarra, Lierni Gartziarena berastegiarra, Irati Zabala lizartzarra eta Uxue Larrea ikaztegietarra.

Txapelketa Gipuzkoako pilotalekuetan jokatuko da, tartean, Villabonan eta Berastegin. Bi mailetako finalak martxoaren 29an jokatuko dira Irunen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!