Jokin Altuna Jakaren aurkakoan izango da, igandean

Ataria 2020ko urtarrilaren 16a

Amezketarra berriro txapelketara itzuliko da, eskumuturreko arazoak gainditu ondoren. Aurreko jardunaldia ez zuen jokatzerik izan. 

Jokin Altuna Eibarren izango da igandean, Galartza lagun duela, Jaka eta Zabaletari aurre egiteko prest. Eskumuturreko arazoekin ibili da amezketarra, eta nahi bezain ongi ez duen arren, hurrengo jardunaldia jokatzea erabaki du. Astelenako jaialdia 17:00etan hasiko da igandean, urtarrilaren 19an. 

Iñaki Artolak, eskualdeko hirugarren ordezkariak, larunbatean jokatuko du txapelketako bere partida, Imaz atzean duela, Olaizola II-Urrutikoetxearen aurka. Partida hori Mungian jokatuko da, 17:30ean hasiko den pilota jaialdian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!