Hitzetik Hortzera telebista saioa grabatu dute Ataria Irratian

Ataria 2020ko urtarrilaren 14a

Imanol Artola Felix-en irratsaioa grabatzen izan dira Hitzetik Hortzerako kideak, gaur. (H)ari Naizela bertso irratsaioa nola egiten den erakutsiko dute telebistaz.

Hitzetik Hortzerako Eider Perez aurkezleak elkarrizketatu du Felix. Aldi berean, (H)ari Naizelako gidariak Perezi egin dio elkarrizketa. "Elkar elkarrizketa bat izan da", azaldu du Felixek. 

Hitzetik Hortzera igandeetan izaten da ETB 1ean, 15:00etatik aurrera. (H)ari Naizela, berriz, asteazkenetan eta larunbatetan, 20:00etan eta 14:00etan. Gaurko elkarrizketa urtarrilaren 29an zabalduko du Felix-ek, 20:00etan. Errepikapena otsailaren 2an, 14:00etan, izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!