Peña II.ak irabazi, Urretabizkaia II.ak galdu

Ataria 2020ko urtarrilaren 13a

Binakako Promozio Mailako Txapelketan eskualdeko bakarra izan zen 22ra iristeko gai. Tolosarrak bigarren postuan jarraitzen du Arangurenekin bikote sendoa osatuz. 

Jon Ander Peñak sailkapenean goiko postuetan jarraitzen du, Aranguren lagun duela. Bigarren postuan dago bikotea, lehenengoekin berdinduta. Asteburuan 22-15 irabazi zien Alberdi-Salaverriri. Hurrengoan liderren aurka jokatuko dute. 

Beñat Urretabizkaiak ez zuen Arteaga II.aren laguntza handiegirik izan azken jardunaldian. Bikotea ez zitzaion fin ibili ikaztegietarrari eta 22-11 galdu zuten Agirre-Eskirozen aurka. Hurrengo partidan Alberdi-Salaverri izango dituzte aurkari.

PROMOZIO MAILAKO BINAKAKO TXAPELKETA

LIGAXKAKO SAILKAPENA
 

 

BIKOTEAK

JOK

Ira

TAl

TAu

KOEF

1 AGIRRE - ESKIROZ         8 7 175 117 58
2 PEÑA II- ARANGUREN 8 7 169 134 35
3

ELORDI - O. ETXEBARRIA      

8 6 166 149 17
4 SALABERRIA - GARMENDIA     8 3 148 150 -2
5 EGIGUREN - EROSTARBE 8 3 136 151 -15
6 ARTEAGA II -
URRETABIZKAIA II        
8 2 132 155 -23
7 ALBERDI-SALAVERRI 8 2 131 164 -33
8 ZABALA - RUIZ 8 2 125 162 -37

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!