Jakak goian jarraitzen du, Artolak eta Altuna III.ak postu bat galdu dute

Tolosaldeko Ataria 2020ko urt. 13a, 19:59
Altuna III.ak ez zuen asteburuan jokatzerik izan

Asteburuko jardunaldiko partida lizartzarrak bakarrik irabazi du; alegiarrari galtzea tokatu zitzaion eta amezketarrak ez zuen jokatu, lesioagatik. 

Binakako txapelketako jardunaldi berri bat jokatu zen asteburuan, bigarren itzuliko lehenengoa. Jaka-Zabaletak 22-16 irabazi zien Irribarria-Rezustari. Momentuko bikoterik indartsuena osatzen dute gipuzkoarrak eta nafarrak, eta sailkapen nagusian lehen postuan daude jokatutako zortzi partidetatik zazpi irabazita. Hurrengo partida Eibarren jokatuko dute, urtarrilaren 19an, Altuna III-Galartzaren aurka.

Aurrelari amezketarra bertan izango da eskumuturretik osatzen baldin bada. Izan ere, asteburuan ez zuen jokatzerik izan. Altuna III.aren lekua Elezkano II.ak hartu zuen, eta Galartza atzean zuela 22-18 galdu zuen Ezkurdia-Martijaren aurka. Irabazleek postu bat irabazi zuten sailkapenean, galtzaileek bat galdu zuten bezala. Ondorioz, Altuna III-Galartza hirugarren daude zortzi jardunaldiren ondoren. 

Iñaki Artola eta Ander Imazek garaipena eskuetan izan zuten. 21nako berdinketan, ordea, txanpona Laso eta Albisuren alde erori zen. Aurrera begira, puntu garrantzitsuak ihes egin zien alegiarrari eta oiartzuarrari. Sailkapenean laugarren daude, baina zazpigarren bikotea garaipen bakarrera dute atzetik. Gora begira jarrita, bigarren postua ere puntu bakarrera dute. Hurrengo partida, Mungian jokatuko dute urtarrilaren 18an, Olaizola II-Urrutikoetxearen aurka.

LEHEN MAILAKO BINAKAKO TXAPELKETA

LIGAXKAKO SAILKAPENA
 

 

BIKOTEAK

JOK

Ira

TAl

TAur

KOEF

1 JAKA - ZABALETA 8 7 175 115 60
2 EZKURDIA - MARTIJA 8 5 171 149 22
3 ALTUNA III - L. GALARZA 8 5 162 143 19
4 ARTOLA - IMAZ      8 4 155 153 2
5 LASO - ALBISU         8 4 153 164 -11
6 IRRIBARRIA - REZUSTA 8 3 140 159 -19
7 OLAIZOLA II - URRUTIKOETXEA       8 3 131 160 -29
8 BENGOETXEA VI - MARIEZKURRENA II 8 1 131 175 -44

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!