Eskualdeko ordezkaritza zabala Gipuzkoako Txapelketako finaletan

Ataria 2020ko urt. 10a, 19:58

Tolosa-Aurrerako Iker Amiano jubeniletan eta Behar Zanako Xabi Urbieta nagusietan, txapeldun lehen mailan.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finaletan eskualdeko pilotariak protagonistak izan dira, bi txapela jantziz. Tolosa-Aurrera elkarteko Iker Amiano jubenilen 1. mailan lortu zuen janztea eta Behar Zanako Xabi Urbietak nagusien 1. mailan.

Lehen mailako finalak Irunen jokatu ziren, eta bertan lortutako bi txapelen finalistak ere eskualdekoak izan ziren. Amianok 22-12 irabazi zion Intxurreko Zubeldiari, eta Urbietak bere anaia Jon Urbietari, Behar Zana elkartekoa ere, 22-17. Kadeteen 1. mailan, Tolosa-Aurrerako U. Amianok 18-7 galdu zuen Lapkeko Irribarriaren aurka.

Bigarren mailako finalak Villabonako Beharzana frontoian jokatu ziren, eta bertan eskualdeko bi pilotari txapeldunorde geratu ziren. Behar Zanako Olasagastik 21-22 galdu zuen Hernaniko Oiartzabalen aurka, jubeniletan. Kadeteen mailan, Lapkeko Goiburuk 18-2 irabazi zion Zazpi Itturriko Mujikari.

Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren finalak ere jokatu dira, eskuz banaka. Ekialdeko finaletan eskualdeko bi pilotari txapeldunorde geratu dira. Bigarren urteko alebinetan, Behar Zanako Irazuk 0-2 galdu zuen Gaztelekuko Gaztañagaren aurka. Lehen urteko infantiletan, Zazpi Iturriko Karrerak 1-2 galdu zuen Hernaniko Azpeitiaren aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!