Peña eta Urretabizkaia gora begira

Ataria 2020ko urt. 7a, 19:57

Promozio mailako binakako txapelketan eskualdeko bi ordezkariek aurrera egiteko aukerak dituzte. Tolosarra bigarren dago, ikaztegietarra bosgarren.

Lehen mailan bezala, promozio txapelketan lehen itzulia joan den asteburuan amaitu zen. Hiru bikote daude sei garaipenekin sailkapen buru. Horien artean dago Jon Ander Peña tolosarra, Aranguren lagun duela. Azken partida Tolosan jokatu zuten, Zabala-Ruizen aurka. Peña II eta Aranguren erraz nagusitu ziren, 22-12ko emaitzarekin. Bigarren itzuliko lehen partida ostiral honetan jokatuko dute Getarian, Alberdi-Salaverriren aurka. 

Txapelketa honetan eskualdeko bigarren ordezkaria Beñat Urretabizkaia da. Ikaztegietarra bosgarren dago, Arteaga II.arekin bikotea osatuz. Bi garaipen besterik ez dituzte baina laugarren postua puntu bakarrera dute. Azken partida, gainera, berezia izan zen Urretabizkaiarentzat, Alegian jokatu baitzen. Emaitza, ordea, ez zen nahi bezain ona izan. 12-22 galdu zuten Salaberria-Garmendiaren aurka. Hurrengo partida Zumaian jokatuko dute, larunbatean, Agirre-Eskiroz liderren aurka.

BINAKAKO TXAPELKETA, PROMOZIO MAILA

LIGAXKAKO SAILKAPENA
 

 

BIKOTEAK

JOK

Irab

T A

T Aur

KOEF

1 AGIRRE - ESKIROZ         7 6 153 106 47
2 PEÑA II - ARANGUREN 7 6 147 119 28
3

ELORDI - O. ETXEBARRIA      

7 6 153 127 26
4 EGIGUREN - EROSTARBE         7 3 127 129 -2
5 ARTEAGA II -
URRETABIZKAIA II        
7 2 121 133 -12
6 SALABERRIA - GARMENDIA 7 2 126 141 -15
7 ALBERDI - SALAVERRI 7 2 116 142 -26
8 ZABALA - RUIZ 7 1 103 149 -46

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!