Lehen itzuliaren amaieran, eskualdeko pilotariak gorengo postuetan

Ataria 2020ko urtarrilaren 7a

Zazpi jardunaldiren ondoren, Erik Jaka sailkapeneko lehen postuan dago; Jokin Altuna bigarren eta Iñaki Artola laugarren. Bigarren itzulia ostiralean hasiko da Getarian Artola-Imaz Laso-Albisu partidarekin. 

Binakako txapelketako ligaxkaren lehen itzulia asteburuan amaitu zen. Eskualdeko pilotariek bi partida irabazi eta bat galdu zuten. Jaka eta Altuna III.a izan ziren garaileak; Artola, galtzailea. Zazpi jardunaldiren ondoren, lizartzarra eta amezketarra aurkitzen dira sailkapenaren lehen postuetan. Jaka-Zabaleta ibilbide sendoa burutzen ari dira. Partida bakarra galdu dute eta azken jardunaldian erakutsi zuten bezala, aurkariak erraz gainditzen dituzte. Artola-Imaz 10ean utzi zituzten Tolosako Beotibarren.

Altuna III-Galartza ez ziren ondo hasi. Lehen bi partidak galdu egin zituzten. Ondorengo bostak, ordea, irabazi. Amezketarra sasoi betean dago, eta aurkariei beldurra sartzen ari zaie. Azken partidan 22-14 irabazi zien Bengoetxea VI-Mariezkurrena II.ari. 

Artola-Imaz ez daude gaizki sailkapenean. Hala eta guztiz ere, lehen partidetako garaipenei esker daude laugarren postuan. Orain arte bezala, bigarren itzulian lana egitea tokatuko zaie. 

Hurrengo jardunaldiko partidak

  • Urtarrilak 10, ostirala, Getarian: Artola-Imaz vs. Laso-Albisu.
  • Urtarrilak 11, larunbata, Iruñeko Labriten: Ezkurdia-Martija vs. Altuna III-Galartza.
  • Urtarrilak 11, larunbata, Etxebarrin: Irribarria-Rezusta vs. Jaka-Zabaleta.

Binakako Txapelketa, lehen maila

LIGAXKAKO SAILKAPENA
 

 

BIKOTEA

JOK

Ira

T Al

T Au

KOEF

1 JAKA - ZABALETA 7 6 153 99 54
2 ALTUNA III - L. GALARZA 7 5 144 121 23
3 EZKURDIA - MARTIJA 7 4 149 131 18
4 ARTOLA - IMAZ      7 4 134 131 3
5 LASO - ALBISU         7 3 131 143 -12
6 IRRIBARRIA - REZUSTA 7 3 124 137 -13
7 OLAIZOLA II - URRUTIKOETXEA       7 2 109 147 -38
8 BENGOETXEA VI - MARIEZKURRENA II 7 1 118 153 -35

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!