Tolosaldean 1.935 langabetu daude, EUSTAT-en arabera

Ataria 2020ko urtarrilaren 7a

Euskal Estatistika Erakundeak 2019ko abenduko datuak kaleratu ditu. Langabezia %8,40an agertzen da. Datu horien arabera, 23.026 pertsonek osatzen dute "biztanleria aktiboa". Populazio osoa, 2015eko datuen arabera, 46.882koa da. 

Azken hiruhileko datuen arabera, langabeziak gora egin du Tolosaldean. Lanik gabe 22 langile gehiago daude orain. Guztira, 1.935. 2019ko ekaineko datuekin alderatuta, abenduan 79 langabetu gehiago zeuden EUSTAT-en estatistiketan. Langabezia datuen beherakada aurkitzeko 2019ko martxora joan behar da. Hiruhileko hartan, 2.029 langabetu zeuden eskualdean, iturri beraren arabera.

Gipuzkoako datuak

Eskualdeka, langabezia gutxien duena Urola Kosta da, %7.33rekin. Goierri dator ondoren, %7,55ekin. Langabetu gehien, berriz, Bidasoa Beheran daude, %10,58. Gipuzkoari dagokionez, EUSTAT-en datuen arabera, langabezia tasa %8,69koa da. 

LANGABEZIA ESKUALDEKA

  • Bidasoa Behera %10,58
  • Deba Barrena %10,57
  • Oarsoaldea %9,54
  • Urola Garaia %9,05
  • Urola Erdia %8,47
  • Tolosaldea %8,40
  • Donostia %8,10
  • Deba Garaia %8,02
  • Goierri %7,55
  • Urola Kosta %7,33

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!