Gabonetako Pilota Topaketa, "arrakastatsu"

Ataria 2020ko urtarrilaren 3a

XVIII. Gabonetako Pilota Topaketen finalak astelehenean jokatu zituzten Ikaztegietako frontoian. Intxurre Pilota Eskolak antolatzen du, eta pasa den astean jokatu zituzten sailkatze partidak.

Partiden amaieran Beñat Urretabizkaia eta Iñaki Artola pilotari profesionalek eman zizkieten sariak, bai finalistei eta baita topaketetan parte hartzaile izan diren guztiei ere.
Topaketak merienda eder batekin agurtu zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!