ARGAZKI GALERIA

Zizurkil eta Villabona San Silvestrek elkartuta

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko abenduaren 31

Aurten ere San Silvestrek elkartu ditu bi herriak: Zizurkil eta Amasa-Villabona. Ehunka parte hartzaile izan da festa kutxua izaten duen lasterketan.

36. Urte Zaharreko lasterketa Urkamendi eta Zunbeltz elkarteek antolatzen dute. Bi herriak elkarlanean. Parte hartzea da helburua, eta haur eta heldu ugari animatu da urtea korrika amaitzera. Urteko azken izerdi tantoak bi herriak lotzen dituen errepide artean bota dituzte. Gehienek umorez hartu dute parte. Zirikatzaile ere ibili dira, beste batzuk.

Batzuek azkar bukatu dituzte egin beharreko itzuliak, eta beste hainbatek, patxadaz bukatu dute ibilbidea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!