Eskualdeko lau futbolari Euskadiko 15 urte azpiko selekzioarekin

Ataria 2019ko abenduaren 26a

Eneritz Itxaso billabonatarrak, Garazi Alkain amezketarrak, Matilde Etxeberria tolosarrak eta Intza Egiguren anoetarrak asteburuan jokatu dute erkidegoen arteko Espainiako Txapelketa.

Euskadiko selekzioak lehen fasea jokatu du Lezaman (Bizkaia), eta bertan Aragoiko selekzioari 3-1 irabazi zion eta Kataluniako selekzioaren aurka 1-3 galdu zuen. Bigarren fasea otsailaren 14tik 16ra jokatuko dute. Eskualdeko lau futbol jokalariek Tolosa CF klubean jokatzen dute.

Selekzio osoa azaltzen den argazkian, eskualdeko lauak makurtuta daude. Ezkerretik bigarrena da Eneritz Itxaso, laugarrena Garazi Alkain, bosgarrena Matilde Etxeberria eta zazpigarrena Intza Egiguren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!