ZOZKETA BEREZIA

300.000 irakurle izateak saria du

Ataria 2019ko abenduaren 21a

300.000 irakurle baino gehiago izan ditugu aurten ataria.eus-en, eta eskerrak emateko zozketa berezi hau antolatu dugu.  Irabazi dezakezun saria lote bat da, Inazio Urruzola bodegako 6 Juanita apardun txakolin botila eta 2 Goya txuletaz osatua.

Inazio Urruzola bodegako 6 Juanita apardun txakolin botila eta 2 Goya txuletaz osatutako lotea irabazteko, parte hartzeko ondorengo oharrak hartu behar dira kontuan:

  •  Zozketan parte hartzeko klikatu hemen.
  • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri behar dute, eta Atarikide ez direnek gune honetan, 300.000 idatzi behar dute.
  • Ataria.eus-eko irakurle izate hutsagatik hartu daiteke parte zozketa honetan.
  • Parte hartzeko azken eguna: abenduaren 22a, igandea, 18:00etan.
  • Ordu horren inguruan irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
  • Igandeko 21:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
  • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da, sarietako bat alkoholduna delako.
  • Ez da webgunetik kanpoko partaidetzarik onartuko, ez eta datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik ere. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
  • Loteak janari freskoa duenez, beharrezkoa izango da saria astelehenean, abenduaren 23an, jasotzea Atariaren egoitzan. Ordua irabazlearekin adostuko da.
  • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
  • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
  • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
  • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

 

Klikatu hemen eta parte hartu zozketan.

Zorte on!

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!