Eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketako bigarren edizioari ekingo diote

Ataria 2019ko abenduaren 20a

Iazko edizioaren finalistak.

Bost bikote lehiatuko dira 1. mailan eta beste bost 2. mailan. Miren Larrarte bidaniarrak lehen mailan jokatuko du, eta Maite Tolosa eta Aisha Etxeberria amezketarrek, eta Ane Ugartemendia altzotarrak bigarren mailan.

Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko lanarekin jarraituz, txapelketa berri bat sortu zuen pasa den denboraldian Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Arrakastatsua izan zen ekimena, eta aurten ere antolatu dute lehia. Hain zuzen ere, gaur ekingo diote txapelketaren bigarren edizioari, Azkoitian eta Azpeitian.

10 bikotek eman du izena: 5 lehiatuko dira 1. mailan, eta beste 5 2. mailan. Iaz bezala, klub desberdinetako pilotariak nahastu dira, lehia orekatzeko eta hobetzeko asmoz. Hauexek dira edizio honetako parte-hartzaileak:

1. maila

  • Espinar-Nora Mendizabal
  • Larrarte-Badiola
  • Araiztegi-Orbegozo
  • Arrieta-Maddi Mendizabal
  • Bergara-Arrillaga

2. maila

  • Zubizarreta-Etxeberria
  • Tolosa-Arraiza
  • Maddi Unanue-Oihana Unanue
  • Barrocal-Agirre
  • Arteaga-Ugartemendia

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!