Azken urteetan lan merkatua asko aldatu da eta gaur egun zerbitzu hori egokitu beharrean gaude kasuistika eta behar berrietara egokitzeko.
Gaur egun lanpostu bat edukitzeak ez du kalitatezko enplegu bat bermatzen eta herritarren prestakuntza, informazioa eta orientazioa areagotzea ezinbestekoa iruditzen zaigu pertsona hauek beraien egoera hobetu dezaten. Kalitatezko enplegua sortzeko lan baldintza txarrenetan lan egiten duten lan eskatzaileekin lan egitea proposatzen dugu lan merkatuari buruzko informazioa eta orientazioa eskainiz.
Legeak ezartzen duenaren araberako soldata minimoa kobratzen duten pertsonen kolektibo handi bat identifikatuta daukagu gure zerbitzuan eta asko dira beraien egoera hobetu nahi dutenak. Ondorengo baldintzetan dauden pertsonak sartzen dira:
1.- Ikasketa bukatu berri duten ikasleak eta lanean ari direnak praktiketan edo kalitate gutxiko baldintzetan.
2.- Ikasketarik gabekoak eta lanean ari direnak. Lanaldi oso batean 900-1.000 euro baino gutxiago kobratzen dutenak.
3.- Etxeko lanetan lan egiten dutenak etxeko langile egoiliar erregimenean aldi bateko lana dela aurretik jakinda.
4.- Ostalaritzan edo merkataritzan lan egiten dutenak 900-1.000 euro baino gutxiagorekin eta lanordu estra asko sartzen dituztenak.
5.- 45 urtetik gorako langileak 1.000 euro baino gutxiagoko soldatak dituztenak.
Lan baldintzak hobetu edo lana aurkitu nahi dutenentzako lanerako orientazioa eskaintzen dugu, kontratazioen baldintzen inguruko informazioa, lan poltsan izen eman eta formakuntza jasotzeko aukerarekin (gaitasun ziurtagiriak, euskara, etab.)
Doako aholkularitza eta bitartekaritza eskaintzen diogu, hautaketa prozesuan lagunduz. Tolosaldea Garatzen lanbideko zentro kolaboratzailea da lan eskaintzen kudeaketan eta kolokazio eta berkolokazio agentzia moduan homologatuta gaude.
Orokorrean kontratatzeko garaian eskubide eta betebeharren, soldaten, kontratu moten, oporren, egun eta ordu libreen, kotizazioen, baimenen, kaleratzeen edota gizarte laguntzan alta emateko pausuen inguruan aholkularitza ere eskaintzen diogu bai lan eskatzaileari baita kontratatzaileari ere.
Aurrez aurre enplegu zerbitzura gai hauek lantzera datozen lan eskaintzaileak geroz eta gehiago dira. Hala ere, badira oraindik bulegora aurrez aurre etortzen ez diren pertsonak; kotxerik ez dutelako, etxeko langile egoiliar moduan lan egin eta bulego orduetan etortzerik ez dutelako, lanorduak gure bulego orduekin kointziditzen dutelako… Bestalde Tolosaldea 28 udalerrik osatzen dute eta askotan udalerri txikietatik etortzea zaila egiten zaie.
Horregatik LANONLINE proiektua martxan jarri nahi dugu etxeetan gure bulegora iristea oso zaila duten erabiltzaileentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako ekimenez.
Harremanetarako:
- lan@tolosaldea.eus.
- 617 854684
- enplegusustapena@gmail.com.