Tolosaldeko zazpi ikaslek jaso dute espediente onenaren Kutxa saria

Tolosaldeko Ataria 2019ko abenduaren 19a

Joan den abenduaren 16an 102 ikasle saritu zituen Kutxa Fundazioak; 2018-2019 ikasturtean, Gipuzkoako unibertsitate zentroetako eta Lanbide Heziketako zentroetako espediente akademikoak hartu dituzte kontuan.

Tolosaldeko zazpi ikaslek Ikasketa Amaierako Kutxa Saria jaso dute, joan den ikasturteko espediente akademikoa kontuan hartuta. Kutxa Fundazioa 1977an hasi zen errekonozimendu horiek eskaintzen, eta aurten ere Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustoko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, Tecnun-eko, Nafarroako Unibertsitateko, Musikeneko eta ziklo graduetako ikasleen lana saritu dute.

Horrela, Tolosaldeko zazpi espediente akademiko ere saritu dituzte: Iñigo Irazu tolosarra, Sareko Informatika Sistemen Administrazioan (AICE); Elixabet Mosqueira billabonatarra, Lehen Hezkuntzako Graduan (EHU); Nerea Elosegi tolosarra, Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzan (Mondragon Unibertsitatea); Nora Larrañaga tolosarra, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuan (HETEL); Asier Arozena anoetarra, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (Deustoko Unibertsitatea); Ainhoa Elola tolosarra, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (Deustoko Unibertsitatea); eta Oihana Ugartemendia berastegiarra, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (EHU).

Ekitaldian, ikasketa zentro bakoitzeko ordezkariez gain, parte hartu zuten Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburuak, Carlos Tamayo Kutxa Fundazioko lehendakariak eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!