Motorraren gehigarria

40 urte eta esperientzia zabala

Ataria 2019ko abenduaren 17a

Arretxea familiak kudeatzen duen enpesak 40 urteko ibilbidea du. Txapa eta pintura tailerrentzat eta karrozarientzat egiten dute lan, bai askotariko markekin aritzen direnak eta baita autoen kontzesionario direnak ere.

26 pertsonako lantaldea osatzen dute eta logistika eta biltegirako 3.000 metro karratuko espazioa dute. Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia eta Arabako karrozeriekin egiten dute lan, baina baita kanpoan ere, izan ere Espainia, Frantzia eta Portugalen autoen pintura banatzeko zerbitzua dute.

Erreminta eta produktu sorta zabala eskaintzen dute, ia %100ean betetzen dute karrozeriako eskaria. Kimikoetan margotu behar den gainazala prestatu eta konpontzeko produktuak dituzte; inprimazioak, masillak, plastikoen tratamendua eta leunketak, esaterako. 

Koloreari dagokionez, bi fabrikatzailerik onenen ordezkariak dira: Cromax marka duen Axalta, eta Lechler.

Osagarrietan aukera zabala dute ere: margotzerakoan behar diren urratzaileak, estalkiak, tresneria eta bestelako osagarriak.

Babesgarriei, arropari eta garbitasunari dagokionez, arnas aparatua eta entzumena babestekoak dituzte, eskularruak, arropa egokiak eta pinturak kentzeko xaboiak.

Ekipamendurako ere aukera zabala dute: margotzeko euskarriak, margotzeko pistolak garbitzeko makinak, jasogailuak, izpi infragorridun lehortzaileak, margotzeko kabinak...

Helbidea: Haizpea industrialdea, 2, Aduna                    
Telefono zenbakia: 943 36 12 40                   
Webgunea: www.seicar.net                          
Facebook: seicar seicar                                                                      

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!