Motorraren gehigarria

Kalitatea prezio onean

Ataria 2019ko abenduaren 16a

31 urte daramatzate lanean Anoeta karrozerian. Aurretik, Anoetako etxe azpi batean aritu ziren, eta ondoren, leku handiago baten bila Benta Aldea industrialdera aldatzea erabaki zuten.

Bertan askotariko lanak egiten dituzte: karrozeriako lanak, txapa eta pintura, elektrizitate arloan ere aritzen dira… «Marka guztietako kotxeekin eta furgonetekin aritzen gara, eta motorrak nahiz furgoneta txikiak ere ekarri izan dizkigute», azaldu dute.

Badakite zein den hainbeste urtean lanean jarraitzearen arrazoia: kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio ona. «Kalitate txukuna daukagu eta prezio justua». Hori bezeroek eskertzen diete, baita haiekin duten tratua ere: «Tratu ona ematen saiatzen gara, gertukoa. Jendea bueltan etortzen da, eta hori zerbaiten seinale izango da».

Etorkizunera begira ere, lanean jarraitzeko asmoa daukate: «Gaizki ere ez ditugu egingo gauzak hainbeste urtean hemen egoteko. Erretiroa ere bertan hartu beharko dugu». 

Helbidea: Benta Aldea industrialdea, 4, Anoeta                    
Telefono zenbakia: 943 65 13 08      
Webgunea: www.carroceriasanoeta.es                    
Emaila: anoeta@carroceriasanoeta.com  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!