Eskualdeko elkarteen presentzia nabarmena gomazko paletako finaletan

Ataria 2019ko abenduaren 13a

Jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako Gipuzkoako finalak izango dira ikusgai igande honetan, 10:30ean hasita, Debako Aldats pilotalekuan. Intxurre eta Su-Berri elkarteko pilotariek jokatuko dute.

Gizonezkoen gomazko paletako lehia bukatuta, emakumezkoen finalen txanda da orain Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Igandean jokatuko dituzte, hain zuzen ere, jubenilen (maila bakarra) eta nagusien (1. eta 2. maila) kategorietako finalak. Debako Aldats pilotalekuak hartuko du jaialdia, 10:30etik aurrera.

Hauek izango dira partidak:

1. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilak: Intxurre 1 (Agirre-Karrera) vs. Intxurre 2 (Murua-Iturriotz).

2. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 2. maila: Hernani 1 (Balerdi-Urdangarin) vs. Su-Berri 2 (Lasarte-Aranburu).

3. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 1. maila: Hernani (Irazustabarrena-Arrieta-Huizi) vs. Su-Berri 2 (Galdos-Maiza).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!