Aniztasunak ahalegina eskatzen du

Tolosaldeko Ataria 2019ko abe. 13a, 11:58

Abenduaren 18an, asteazkenean, ospatuko da Migratzaileen Nazioarteko Eguna eta horren harira ekitaldiak antolatu dituzte Tolosaldean. Besteak beste, bi erakusketa jarriko dira ikusgai Villabona eta Anoetan.

Pertsona migranteen giza eskubideak babesteko izendatu zuten Nazio Batuek abenduaren 18a Migratzaileen Nazioarteko Egun gisa. Horren harira, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailak ekitaldiak antolatu ditu datozen egunotarako.

Besteak beste, Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian SOS Arrazakeria elkarteak antolatutako erakusketa dago ikusgai, Gureak ere badira adingabe horiek izenburuarekin. Maroko, Senegal, Ghana, Errumania, Siria edo Afganistandik etorritako gazteen testigantzak ikusi eta irakurri ahal izango dira erakusketan jarritako horma irudietan.

Plazida Otañon abenduaren 20ra bitartean izango da ikusgai erakusketa, Zizurkilen antolatu duten Liburuaren Astearen testuinguruan.

EKITALDIAK

AZAROAK 13, OSTIRALA

18:30.Anoetako Mikelasagasti auditorioan Ongi etorri dokumentalaren emanaldia.

AZAROAK 16, ASTELEHENA

19:00.Baketik elkarteak antolatuta, Aniztasuna antzerki parte hartzailea Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan.

19:00.Villabonako Gurea areotan Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeria elkarteko kideak Avance de las extremas derechas hitzaldia emango du gaztelaniaz.

AZAROAK 17, ASTEARTEA

17:30.Zizurkilgo Iriarte kultur etxean Liburu bat mundu bat ipuin kontaketa saioa, Mexikoko La Mestiza elkarte artistiko-soziokulturalaren eskutik.

19:00.Altzoko Batzarremuño kulturgunean Hasiera berri bat liburuaren aurkezpena Mikel Garcia eta Pape Niangen eskutik.

AZAROAK 18, ASTEAZKENA

19:00.Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian Hasiera berri bat liburuaren aurkezpena Mikel Garcia eta Pape Niangen eskutik.

19:00.Anoetako liburutegian Agustin Unzurrunzagarekin bisita gidatua Adi! Eskuin muturra goraka erakusketan.

 

'Adi! Eskuin muturra goraka' erakusketaz

Tolosaldeko bi tokitan izango da ikusgai egunotan SOS Arrazakeria elkarteak antolatutako erakusketa.

Anoetako udal liburutegian, joan den astelehenetik dago ikusgai eta abenduaren 20ra arte ikusi ahal izango da.

Eta Villabonako Gurea zinema aretoan, abenduaren 16tik 19ra jarriko dute ikusgai.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!