Hobetzera egingo du eguraldiak

Ataria 2019ko abenduaren 13a

Giro kaxkarrarekin hasiko da eguna baina orduek aurrera egin ahala hobetzen hasiko da. Goiza mendebaldeko haize oso zakarrarekin eta euri-kontuekin emango dugu.

Euri zaparrada mardulak botako ditu oraindik ere. Eguerditik aurrera haizea lasaitzen hasiko da, hego-mendebaldetik finkatuko da eta euri zaparradak ahultzen eta gutxitzen joango dira, egun amaierarako erabat ateri geratuz. Termometroek koska pare bat gora egin eta 13-15⁰C bitartean joko dute goia.

Larunbata (abenduak 14)

Giro argia eta nahiko epela. Hego-haizea bueltan izango da eta horrekin termometroak balio atseginetan kokatuko dira urte-sasoi honetarako, maximoak 15-17 ⁰C bitartean errendituz eguneko erdiko orduetan. Zeruan goizean urdina izango da nagusi. Arratsaldean goi-hodei dezente agertuko da, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko.

Igandea (abenduak 15)

Giro lasaiarekin jarraituko dugu. Berriz ere hego-haizea ibiliko zaigun arren, tenperaturek koskatxo bat behera egingo dute eta maximoak 13-15 ⁰C bitartean errendituko zaizkigu. Zeruan aldiz, goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte giro argia izango dugu. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina euririk ekarriko ez dutenez, egun osoz giro ateri eta lasaia izango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!